XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
III ELKARTRUKEA ETA MERKATUAK 1. Merkatua A- Zer da merkatua?Ekonomialariek merkatua salgaiak saldu eta erosi egiten direneko lekuari deitzen diote. Hitz teknikoagoak erabilita, ondasun eta zerbitzu ekonomikoen eskaria eta eskaintza elkartzen direneko gunea da. Arestian aztertu den bezala, gune hori ez da derrigor espazio fisiko jakin bat izaten.
Kafearen edo kotoiaren merkatua esaterako, ez dago leku jakin batean. Baina edozein pertsona merkatu horietako edozeinetan
Hor ere saltzaileak (eskaintzaileak) ez daude erosleekin (eskaria egiten dutenekin) fisikoki leku berean. Beren eskaintzak eta eskariak telekomunikazio-sare modernoaren bidez bidaltzen dizkiete elkarri.
Hala ere, merkatu diren leku fisikoak ere badaude. Herri guztietan egoten da azoka egiteko lekua. Askotan merkatu-plaza deitzen zaio eta hor ohiko kontsumo-ondasunak (elikagaiak gehienetan) saldu eta erosi egiten dira. XIX. mendean kotoiaren merkatu nagusia New Orleans-en zegoen. Chicago eta Odesa gariaren merkatu nagusiak ziren, eta abar.
Merkatu batek produktu jakin baten herrialde jakin bateko eskaintzaren eta eskariaren egoera ongi adieraz dezake. Automobilaren merkatuaz edo telekomunikazioen merkatuaz hitz egin daiteke eta hori merkatuari buruzko ikuspegi zabala da. Sektore jakin bateko kontsumitzaileen eskariaren eta enpresen eskaintzaren egoeraz egindako argazkiaren modukoa da.
Beste diferentzia garrantzitsu bat kontsumo-ondasunen eta produkzio-ondasunen merkatuak bereizten dituena da. G. Tortella ekonomialariak adierazten duenez, saltzeko eragatik bereizten dira: produkzio-ondasunak multzo handitan saltzen dira,